TIMELESS ESSENTIAL JERTSE TXANODUNA - FORMAL GRAY

€90,00

Neurria
Deskribapena

"Timeless Essentials" lerroko kaputxadun jertsea aurkezten dugu. Jertse hau sortzeko, retrosportswear kulturaren nostalgian inspiratu gara.

Jertsea 550 GSM-ko ehun lodiz osatuta dago. Helburua ehunak silueta osatzea da, nahita gehiegizko oihala gehituaz, gerrian eta eskumuturretan pilatu dadin. Horrela, URGULLen silueta paregabea lortzen da.

Etxe honetan, gure ezaugarrietako bat, xehetasunei ematen diegun arreta da, eta garrantzitsuenetako bat ehunaren eta larruazalaren arteko harremana da. Horregatik, gure bi piezak bai barrutik zein kanpotik orrazte prozesu bat igarotzen dute, honek larruarekin kontaktua leuna izan dadin, eta kanpotik testura harroa eskeiniaz. Pieza bakoitza banaka tindatzen da, aurre-tindatutako prozesuarekin sortutako ehunekin lortu ezin den kolore bizia emateko.

Amaitzeko, markaren brodatuaz gain, 3 orratz eta 5 hari overlock apaingarri-zuntzak gehitu ditugu. Guztia estetika minimalista hautsi gabe.

  • 550 GSM guztiz pertsonalizatua.
  • Aurre-uzkurdura tratamendua.
  • Barnealde orraztua, erosotasun ezin hobea lortzeko.
  • Apur bat oversized mozketa.
  • Garment Dye prozesua, kolore paregabea lortzeko.
  • Beige koloreko kordela.
  • Bordatutako logotipoa.
  • Jantzi hau bi piezako multzo baten parte da.

Osaketa: %100 kotoi organikoa. Osorik Portugalen egina.
Modeloak 190 cm neurtzen ditu, 81 kg pisatzen ditu eta L neurria darama.

Konposizioa & Zainketak

Gure kotoia, %100 organikoa, zuntz luzeko hariz egiten da, biribildua eta orraztua.

  • Luxua hariaren kalitatean datza: kotoi organikozko zuntz luzeak, bihurduraz indartuak eta frisoaren aurkako tratamenduarekin. Ondorioz, kalitate altuko ehun, trinkoa eta iraunkorra lortzen da.
  • Bakoitza bere aldetik edo antzeko koloreak dituzten arropekin garbitzea gomendatzen dugu, 20-30 ºC-ko tenperaturan. Ez erabili lehorgailua, eta plantxatu tenperatura baxuan.

Gogoratu: jantzi jasangarriena ondo egina eta ahalik eta denbora gehien irauteko diseinatua dena da.

Bidalketak & Itzulketak

BIDALKETAK

Estatu barruko eta Portugalgo bidalketak. Iberiar penintsulara (Espainia eta Portugal) eta Balear Uharteetara egiten diren bidalketa guztiak URGULLek ordaintzen ditu. 24-48 ordu.

Munduko gainerako herrialdeak. DHL Express (1-3 lanegun) - 12€.

ITZULKETAK

Erabat gustura ez bazaude, produktuak jaso eta hurrengo 14 egunetan itzul ditzakezu, diru-itzulketa osoa jasotzeko. Eskatzen dugun gauza bakarra da jantziak jatorrizko egoeran egotea, erabilera- edo aldaketa-seinalerik gabe, eta etiketa eta bilgarri guztiak ukitu gabe itzultzea.